Buenos Airesen, Argentina, jaioa 1957an.
Buenos Airesen bizi izan zen, ikasten, eta bere irakasketa eta margoketa trebeziak lantzen 1986. urtera arte, orduan Lankidetza Iberoamerikarraren Institutuak emaniko beka bat lortu zuen goi mailako ikasketak Espainian bideratzeko.
Bi arloak lantzen jarraitu zuen lehenik Madrilen eta ondoren Bartzelonan.
Rubén Rey-ren, Arturo Irureta-ren, Miguel Angel Vidal-en, Joan Hernandez Pijoan-en, Rosa Vives Piquè-ren eta Antoni Pedrola i Font-en ikasle izan zen.
Egun, Hondarribian, Euskal Herria, dabil lanean eta bizitzen eta, noizik behinean Basilean, Suitza.
Tituluak
Margoketa Irakasle Nazionala, Prilidiano Pueyrredón Eskola, Buenos Aires, Argentina.
Arte Ederretan Lizentziatua, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioa, Espainia.
Arte Ederretako Doktorea, epaimahailaren ahotsbatasunezko A. Cum Laude notarekin, Bartzelonako Unibertsitatea.
Gradu-Ondoko Horma-Margoketa, Irudi Eraketa Teknika, Irudi Eraketarako Sormena, Erretratu eta Autoerretratu eta Grabatu Ikastaroak egin zituen Bartzelonako Unibertsitateko Arte Ederretako Fakultatean.
Bartzelonako Llotja-n Litografia ikasketak egin zituen.
Erakusketak
Norbanako eta taldekako erakusketetan parte hartu izan du Argentinan, Espainian eta Suitzan.
Sala Taller Galerian eta Buenos Aireseko Nazioaren Senatuan. Madrileko Arte Ederren Zirkuluan. Bartzelonako Nou Mil-lenni eta Morán Morán galerietan. Euskal Herriko Movellán, Conchi Pascua, Modotis, AUA, Ekain (ale biltegiratuak) eta Laboral Kutxa galerietan. Basileako Katapult, Visarte eta Rosshof galerietan, besteak beste.